XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Aditza

1 (aditz nagusia)

2 (aditz laguntzailea)

(saltzen ditut); sal; -tzen ditut

(etorri nintzen); etor(r); -i nintzen

Izan bitez bi perpaus hauek:

Nik sagarrak saltzen ditut.

Ni atzo presaka etorri nintzen menditik.

Ditut eta nintzen laguntzaileek informazio detailatu jakin bat ematen dute:

ditut= d- eta -t (pertsona morfemak dira: hura eta nik)

-it- (pluralgilea da, nor plurala dela adierazten du.)

-u- (èdun aditzaren erroa)

nintzen= n- (pertsona morfema, ni)

-in- eta -n (aldiaren morfemak, iragana)

-tz- (izan aditzaren erroa)

-e- (hots eufonikoa)

Saltzen eta etorri aditzek informazio bat baino gehiago ematen digute: sal + -tzen eta etor(r) + -i.

Alde batetik, sal eta etor aditzoinak ditugu, zeinek aditz horien eduki semantikoa, hots, esanahia adierazten diguten: saltzea eta etortzea, alegia; bestetik, -tzen eta -i aspektu emaileak ditugu.

Eta aspektua aditz laguntzailearen ataltzat hartzen da.

Aspektuak, aditzak markatzen duen ekintza amaitua dagoen ala ez adierazten du.

Saldu / saltzen, esate baterako, oposizioan daude, etorri eta etortzen bezalaxe.

Saldu edo etorri esaten dugunean, saltze edo etortze hori bukatua delako da; saltzen edo etortzen bada, ordea, ekintza hori oraindik ere egiten ari da, gertatzen ari da.

Saltzeko edo etortzeko esango bagenu, ostera, gertakizun, oraindik hasteke dagoen ekintza batez ariko ginateke.

Aspektuak, hortaz, ez dauka zerikusirik denborarekin, ekintzaren burutze edo gauzatzearekin baizik.

Aditz laguntzailean hiru aspektu mota aurki ditzakegu:

1. Burutua: [+perf] = ekintza burutua, bukatua, perfektua, adierazten duena: etorri, ekarri, esan, kantatu...

2. Burutugabea: [-perf] = ekintza burutugabea, ez-perfektua: etortzen, ekartzen, esaten, kantatzen...